XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barka iezadazu, Maider, hain gordin mintzatua.

Ene gisako jende zaildu eta malurusekin Zoritxarreko (=desgraciado) garrazki hitz egiten ohitua nago eta ez naiz konturatu nere ele Hitz baldarrak etzirela egokiak zu bezalako haur xamur batentzat.

Maider'ek etzion hitzik erantzun, bihotzez barkazio oso-osoa opa baldin ba'zion ere, ez baitzuen asmatzen hitzetan nola aditzera eman bere onginahia, baiñan begiek zerioten eztitasunak eta ezpaiñetan erne zitzaion irri-abar gozoak, jakinarazi zioten Pette'ri bihotz eder hartan etzela une batez ere beretzako errarik kokatu Posarse.

Ondoren, Petiri'k exertzen lagundu zion eta hitz egitea berari zegokiola igarririk, barruak eman zion xamurtasun osoa azal zakarpean bihotz onbera bat baitzuen gorderik gure koblariak hitzetan irauli zion, haurraren lasaigarri: - Maider, etzaitez ikara gizon-hiltzaille baten ardurapean zaudelako.

Gizonik gaiztoenek ere beren bihotz-mamian ontasun ederren bat gordeta izaten dute eta nik on puxka hori zabal-zabal opa dizut.

Alaba ez baldin ba'zaitut ere, are gehiago, neretzat etsairik gaiztoenak izandakoak sortua izan ba'zara ere, ezagutu zaitudanez gero, nere-nerea ba'ziña bezala maite zaitut, zure bihotzaren ontasuna begi gozo horiek erakusten baitidate.

Zure begiek darioten maitasun jario hori ene emaztearenetan topatu izan baldin ba'nu, ingurukoen gorroto eta txarkeriek hesitu ez ba'nindute ihizi Fiera (= Basapiztia) gaizkin baten antzera, Petiri Etxahunia'koa ez zitzakeen sekula gizon-hiltzaille izanen...